PRIBATUTASUNARI ETA DATU PERTSONALAK BABESTEARI BURUZKO POLITIKA

Informazio-gizartearen eta salmenta elektronikoaren zerbitzuen 34/2002 Legean aurreikusitako betebeharren arabera, EUSKAL HERRIA BILDUK adierazten du www.ehbildu.eus domeinua EUSKAL HERRIA BILDUREN jabetzakoa dela (IFK: G-71206700, eta helbidea: Gaztelu Plaza, 49-1, Iruñea, [Nafarroa]) Alderdi Politikoen Erregistroan inskribatuta dago EUSKAL HERRIA BILDU, 2014ko apirilaren 1ean, 292. folioan, VII. tomoan.

Indarreko legerian ezarritakoaren arabera jarduten du EUSKAL HERRIA BILDUK eta, zehazki, honako arau hauetan bildutako xedapenei jarraikiz: datu pertsonalen tratamenduari eta datuen zirkulazio libreari dagokienez pertsona fisikoen babesari buruzko 2016ko apirilaren 27ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren (EB) 2016/679 Erregelamendua, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, eta informazioaren gizartearen eta merkataritza elektronikoaren zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legea.

Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteko araudiaren arabera, baimendu egiten da erabiltzaileak webgune bidez, formularioen eta betetzeko eremuak dituzten harpidetze-erreminten bidez, helbide elektronikoaren bidez eta beste mezularitza-aplikazioen bidez emandako datu pertsonalak EH BILDUREN erantzukizuneko fitxategian sartzea, erakundearen helbidea honako hau delarik: Pilotegi 2, PK 20018 Donostia. Tratamendu honen xedea harremanetarako pertsonak kudeatzea eta zure eskariari erantzutea da, eta zure harremana posta arruntaren, e-mailaren, telefono-deien eta mezularitza-sistemen bidez kudeatzea, betiere emandako datuen segurtasuna eta konfidentzialtasuna bermatuz.

Datu horiek ez zaizkie hirugarren pertsonei transmitituko eta gorde egingo dira betiere jaso ziren xederako ezinbestekoa edo legitimoa bada. Nolanahi ere, emandako baimena atzera bota nahi duzula adierazteko aukera izango duzu, eta datuetan sartzeko, datuak zuzendu edo ezeztatzeko, tratamendua mugatzeko edo haren aurka egiteko eskubideak egikaritu ahalko dituzu, baita datuen eramangarritasunerako eskubidea ere. Eskari horiek ehbildu@ehbildu.eus helbide elektronikoan edo Pilotegi 2, PK 20018 Donostia posta-helbidean egin beharko dira, zure izena, abizenak eta NAN zenbakia adierazita.

Halaber, Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren aurrean erreklamazio bat aurkeztu dezake pertsona erabiltzaileak, edo dagozkion zalantzak erakunde horretako datuak babesteko delegatuarekin harremanetan jarrita argitu, DBAO@ehbildu.eus helbidean.

Emandako datuak egiazkoak eta zuzenak direla bermatzen du bere datu pertsonalak bere borondatez EUSKAL HERRIA BILDURI ematen dizkion pertsonak eta erabiltzaileak, eta EUSKAL HERRIA BILDUK izango du betiere datu faltsuak eman dituen edozein pertsona eta erabiltzaile https://elkarrekin.ehbildu.eus/ webguneko eta beste komunikazio-kanal batzuetako zerbitzuetatik baztertzeko eskubidea, zuzenbidean dagozkion gainerako ekintzak alde batera utzi gabe.

EUSKAL HERRIA BILDUREN Interneteko orriek hirugarrenen beste orri batzuetarako estekak (linkak) bildu ditzakete. Horrenbestez, erakundeak ezin du bere gain erantzukizunik hartu hirugarrenen orrietan agertu daitekeen edukia dela eta.