AKTUALITATEA

| 2019-03-29

Azken hilabeteotan Kurdistanen ematen ari den egoeraren aurrean, EH Bilduk Abdullah Öcalanek pairatzen duen isolamendua salatu eta Kurdistango presoen kartzelaratze baldintzen inguruko alarma piztu nahi ditu. Egoera honen aurrean igande honetarako Kurdistanekin Elkartasun Ekimenak deituriko mobilizazioan parte hartzera deitu nahi du EH Bilduk.

Leyla Güven HDPko parlamentari kurdua azaroaren 7tik dago gose greban, Abdullah Öcalan.en egoera salatzeko eta bere ondotik ehunka lagun jarri dira gose greban Turkiar kartzela eta Europako hainbat estatutan. Azken egunetan 4 preso immolatu dira egoera hau salatu eta Öcalanen isolamendua amaitzeko eskatuz.

Gogora ekarri behar dugu Abdullah Öcalanek 2015eko apiriletik 2019ko urtarrilerarte ez duela bere senide edo abokatuen bisitarik izan, erabateko isolamenduan dagoela preso eta Turkiako estatuak oso baldintza gogorretan dituela Kurdistango presoak.

Egoera honen aurrean igande honetan 13:00tan Bilboko Udaletxean Kurdistanekin Elkartasun Ekimenak deituriko mobilizazioan parte hartzera deitu nahi du EH Bilduk.

Abdullah Öcalan eta Preso kurdu guztien askatasunaren alde!